| KATALOGO OROKORRAREN LAGUNTZAK
- Katalogo Orokorraren inguruan kontuan hartzekoak
AHEB-BEHAko Katalogo Orokorraren dokumentazioa on-line kontsultatu daiteke. Horrela, AHEB-BEHAn utzitako eta babestutako fondoei buruzko informazioa jadetsiko da.
- Aurki dezakezun informazioa, fondoaren araberakoa izango da. Parrokietako fondoek artxibo-tratamendu osoagoa izan dute, horregatik, arlo honetan berri zehatzagoak jaso daitezke. Fondo irekiak izatean, dokumentazioaren zati bat oraindik parrokietan dago eta, kasu horretan, dokumentazioa transferitu gabe dagoela jakinaraziko dizugu. AHEB-BEHAra fondoak iristen diren neurrian, informazioa zabaldu egingo da.
- Parrokietakoak ez diren gainerako fondoak, Elizbarrutiaren Artxibo-Sistemaren barruan daudenak, AHEB-BEHAn jasotzen eta gordetzen dira. Artxibo-tratamendurako prozesuan dude eta laster emango dizuegu horiei buruzko informazio zehatzagoa.
- Deskribapen tresnetan agertzen diren arren, kontuan hartu beharrekoa da ez parrokietan, ez elizbarrutiko erakundeetan ezta AHEB-BEHAn ere, 75 urtetik beherako agiriak ezin direla publikoki erabili (Eliz Artxiboetarako Arautegiaren arabera), nahiz eta kasu batzuetan, aurretik eskuragarritasun azterketa eginda, agiri batzuen kontsulta baimendu ahal izan.
- Kontsulta egiteko bidea
Bide hauetatik kontsulta dezakezu AHEB-BEHAren katalogo orokorra:
· Fondoak aurkitzea errazten duen nabigazio-zuhaitza (pantailaren ezkerraldean). Fondoaren fitxa osora eta bere datu administratiboetara irits daiteke, nabigazio-zuhaitzean eta kontsultarako formularioan agertzen den ikonoen bidez.
Fondoak udalerrien izenen araberako ordena alfabetikoan antolatzen dira eta inizialka bilduta. Horietako bakoitzean klikatu ahala, formularioen esparru batzuk betetzen direla ikusten da. Hortik aurrera, bilatu arloan klikatu daiteke eta bidezko emaitzak jadetsiko dira.
· Formularioak, gainera, kontsultarako lagunduriko laguntza eskaintzen du, esparru nagusien bidez. Herri bat aukera dezakezu, fondo bat edo hitz klabea / sailkapena zerrenda zabalgarrietan. Datak, ekoizlea edo titulua bezalako esparruak testu askekoak dira. Signatura ezagun bat ere sar daiteke.
Kontsultarako esparruak
Herria eta Entitate txikia: Toponimo nagusiari eta txikienari dagozkio hurrenez hurren. Herriak zein entitate txikiak (auzoa, lekuko entitatea, e.a.) Eusko Jaurlaritzak araututako deiturak ditu, nahiz eta parrokien banaketa eliz banaketa izan eta ez geopolitikoa.
Fondoa: Jatorrizko erakundea eta/edo fondoa babesten duena.
Ekoizlea: Dokumentazioaren sortzaile zuzena identifikatzen du. Erakundea bera izan daiteke, erakundeko sailen bat, erakunde elkartua eta/edo harremanen bat duena, lotura administratiboa edo partikularra duen kanpoko beste erakunderen bat. Arrazoi administratibo, historiko edo bestelakoek azaltzen dute fondoari atxikitako ekoizle mota hauek egotea.
Data zehatza edo tartea: Agiriaren datak, urtea edo urte-tartea, edo data jakina (uuu-hh-ee) edo horien tartea.
Hitz-klabeak: Fondo-mota jakin baterako sailkapen koadrotik ateratako termino onartuen zerrenda dago ordena alfabetikoan.
Títulua: Agiriak darabilen gaiaren laburpena, besteak beste, tipologia, onomastikoak, toponimoak, datak barne.
Signaturak: Gordailuan dauden osagaiei eta/edo erreprodukzioei dagozkie.

Kontsulta aholkuak formularioan
>> Esparru bakoitzeko termino bakarra sartu. Orokorrean, zenbat eta termino gehiago sartu esparru batean edo batzuetan, orduan eta txikiagoak izango dira emaitzak.
>> Ez erabili puntuazio-zeinurik terminoak banatzeko.
>> Sistemak bereizi gabe onartzen ditu maiuskulak, minuskulak eta azentuak.
>> Datak uuuu formatuan sartu behar dira, gehien jota 20 urteko tarteaz (1800-1820), emaitzak pilatu ez daitezen; bestela, data jakina edo tartea sartu uuuu-hh-ee formatuan.
- Kontsultaren emaitzak
>>Emaitzak, pantailaren behealdean azaltzen den taulan agertuko dira. Erregistro horren fitxa osora (ISAD (G) iristeko, nabigazio-zuhaitzaren edo agiriaren tituluaren gaineko hipertestuaren ikonoan
klikatu.
>>Emaitzak segidako pantailaka agertuko dira. Denak ikusteko, klikatu hurrengoa eta aurrekoa sailetan.
>>Indexatutako sakramentu-multzoei dagokienez, dagozkien erregistroetara sartzeko aukera duzu.

>>Nahi duzuna aurkitu ezik, bilaketa berria egin edo gurekin harremanetan jarri: katalog@aheb-beha.org
|