ZERBITZUEN LAGUNTZA

Zerbitzuei buruzko informazioa

Eskaera egiteko formulario honek posta elektroniko arautuaren erara jokatzen du. Zuk sartutako datuak guganaino iritsiko dira eta zure eskaera bidera dezakegula egiaztatuko dugu. Era berean, mezu elektronikoa bidaliko dizugu zure eskaerari buruzko informazioarekin.

Sakramentu-erregistroaren datuak
Lehenengo, sakramentu bat (Bataioa, Sendotza, Ezkontza edo Heriotza) aukeratu beharko duzu. Gero, sakramentu horretarako berariazko datuak agertuko zaizkizu eta derrigorrez sartu beharko duzu aurkitu nahi duzun pertsonaren izena eta abizena, eta baita data jakin bat edo hogei urteko daten tartea. Beste edozein informazio helarazi nahi badiguzu “Beste datu batzuk” sailean sartu.

Zerbitzuaren datuak
Derrigorrez bete beharko dituzu zerbitzuaren datuok:
    Zerbitzuaren zergatiao
  • Ikerketa genealogikoa
  • Herentziak, testamentuak
  • Herritartasuna
  • Ikerketa historikoa
  • Beste batzuk
    Zerbitzu mota
Fotokopia bakuna: Mikrofilmaren erreprodukzio zuzena. AHEB-BEHAren zigilu ofiziala du. Balio informatiboa du, baina ez juridikoa.
Zerbitzu honen prezioa 3 €urotakoa da.
Fotokopia baimendua: Mikrofilmaren erreprodukzio zuzena. AHEB-BEHAren zigilu ofiziala du eta zigilu egiaztatzailea atzealdean agiriak AHEB-BEHAn duen kokapen fisiko eta erreprodukzioaren inguruko datuekin, eta AHEB-BEHAko arduradunaren baimenarekin. Balio informatiboa, frogagarria eta balio legal edo juridikoa du. .
Zerbitzu honen prezioa 10€ e urotakoa da.
 
Irudi digital inprimatu bakuna: Irudi digitalaren erreprodukzio inprimatu zuzena. AHEB-BEHAren zigilu digitalizatua eta AHEB-BEHAren zigilu ofiziala ditu. Balio informatiboa du, baina ez juridikoa.
Zerbitzu honen prezioa 3 € eurotakoa da.
Irudi digital inprimatu baimendua: Irudi digitalaren erreprodukzio inprimatu zuzena. AHEB-BEHAren zigilu ofiziala du eta zigilu egiaztatzailea atzealdean agiriak AHEB-BEHAn duen kokapen fisiko eta erreprodukzioaren inguruko datuekin, eta AHEB-BEHAko arduradunaren baimenarekin. Balio informatiboa, frogagarria eta balio legal edo juridikoa du.
Zerbitzu honen prezioa 10 € eurotakoa da.
 
Ziurtagiria: Formulario inprimatu, zigilatu eta sinatua; sakramentu-agiriaren datuen laburpena jasotzen du, hauek barne: datu pertsonalak (izena, abizenak, jatorria), seme-alabatasun datuak (izena, abizenak, jatorria), datazio-datuak, parroki datuak eta kokapena AHEB-BEHAn. Sarrera eta irteerako erregistro-zigilu administratiboa du. Balio frogagarria eta balio legala du.
Zerbitzu honen prezioa 20 € (1900. urtea baino ariango) eta 15 € (1901.ureta ta gero) da.
Hitzez hitzeko kopia: Sakramentu-agiriaren datu guztien hitzez hitzeko transkripzioa, zigilatu eta sinatua, laburdurak garatuz, batez ere dokumentazio zaharrari dagokionez. Parroki datuak eta AHEB-BEHAn duen kokapena ere jasotzen dira. AHEB-BEHAren zigilu ofiziala eta AHEB-BEHAko arduradunaren baimena ditu. Balio informatiboa, frogagarria eta balio legala edo juridikoa du.
Zerbitzu honen prezioa 20 € (1900. urtea baino ariango) eta 15 € (1901.ureta ta gero) da.
    Agiriak helarazteko bideari buruzko informazioa
  • Zerbitzua aurretik ordaindu behar da beti, ezarritako ordainketa-modalitateren batetik.
  • Dokumentazioa AHEB-BEHAn jaso daiteke, edo posta arruntez edo mezularitzaz bidali.
  • Posta arruntez bidalitako zerbitzuei 2 € erantsiko zaizkie, bidalketa-gastuei aurre egiteko.
  • Mezularitzaz bidalitako zerbitzuak garraioa zorretan dela egingo dira.
  • Ez da bidalketa ziurtaturik edo antzekorik egingo.
  • Zerbitzuaren iraunaldia eskatzen den egunetik urte betera bukatzen da. Epea hori amaitzeaz batera, eskaera automatikoki baliogabetzen da.
    Ordainketa-modalitateei buruzko informazioa
    Honela ordain daitezke zerbitzuak:
  • Posta-igorpena
  • Bankuko izendun txekea, Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuaren izenean.Kasu honetan, 10 € erantsiko zaizkio, komisio-gastuengatik.
  • Diru-sartzea banku-kontuan, erabiltzailearen izena eta eskaeraren zenbakia jarriz. BBVAko kontu-zenbakia: ES20 0182 1290 37 020 1504457 (diru-sartze nazionalak eta internazionalak), SWIFT BBVAESMMXXX .
  • Esku-dirutan, AHEB-BEHAn ordainduz

Arren, ez bidali dirudik postaz. AHEB-BEHA ez da arduratzen hitzartutako bide hauetatik kanpo egindako ordainketez.