SAKRAMENTU-ERREGISTROEN LAGUNTZA
  • Sakramentu-erregistroen kontsultaren inguruan kontuan hartzekoak
    Sakramentu-erregistroak, beren fondoak AHEB-BEHAn gordeta dituzten Bizkaiko 210 parrokien sakramentu-liburuetan jasotako bataioen, ezkontzen eta hildakoen sakramentu-agirietatik ateratako hitzez hitzeko datuak dira. Bukatu da datuak ateratzeko prozesuaren lehenengo aldia eta beste bi aldi (2004-2005 eta 2006-2008) aurreikusita daude. Datu-basea inplementatu ahala, behar diren datuak bilatzeko aukerak gehitu egingo dira.
  • Kontsulta egiteko bidea
    Kontsultarako formularioa bi multzo nagusik osatzen dute: “Pertsonaren datuak” eta “Sakramentu-erregistroaren datuak”.

    “Pertsonaren datuak” multzoan, sakramentua jasotzen duen pertsonaren izen, abizen eta sexuari buruz ezagutzen diren datuak sar daitezke, baita pertsona horren aita eta amaren izen eta abizenei dagozkienak ere.
    “Sakramentu-erregistroaren datuak” multzoan ondorengo esparruak jasotzen dira: sakramentu-erregistroa inskribatuta dagoen parrokia eta bere kokapen geografikoa, datak, zein sakramentu den, eta signatura edo lokalizazio fisikoak eta/edo erreprodukziozkoak AHEB-BEHAren barruan.
    Kontsulta egiteko, derrigorrez konbinatu behar dira “Pertsonaren datuak” multzoko daturen bat eta “Sakramentu-erregistroaren datuak” multzoko besteren bat. Horrela aurretiko iragazpena ahalbideratuko da.

    1.go adibidea:
    Datu batzuk baino ez dituzu ezagutzen. Esate baterako, 1850. urte inguruan jaio zen lagun baten 1. abizena, baina ez duzu herri edo parrokiaren berri.

    Honela beteko litzateke formularioa:



    2. adibidea:
    “Pertsonaren datuak” multzoko zein “Sakramentu-erregistroaren datuak” multzoko datu guztiak ezagutzen dituzu.

    Honela beteko litzateke formularioa:




    Bilaketarako terminoak bidezkotzat jotako konbinazioen bidez sartu ondoren, klikatu “Bilatu” botoia eta sartutako datuekin bat datozen emaitzak jadetsiko dituzu; datuok taula – laburpen erara agertuko dira.
    (Ikusi bilaketaren emaitzak)

  • Kontsulta esparruak
    Sexua: Gizonezko edo emakumezkoaren artean aukeratzeko. Batzutan, agertzen ez delako edo irakurtezina delako, dokumentazioan datu hau egiaztatzerik ez dagoen arren, garrantzitsua da jasotzea, bilaketa errazteko.

    Izena, 1.go abizena eta 2. abizena: Pertsonaren izena eta abizenak. Hitzez hitz sartu behar dira, nahiz eta sistemak aukerak eskaini zalantzagarritzat dituzun karaktereak ordezkatzeko (Ikusi Kontsultarako Laguntzak).

    Aita eta ama: Aitaren eta amaren izen eta abizenak, hurrenez hurren. Irizpideak aurreko kasuaren modukoak dira.

    Herria eta Entitate Txikia: Agiria erregistratuta dagoen parrokiaren mugapen geografikoari dagozkio. Herriak zein entitate txikiak (auzoa, lekuko entitatea, e.a.) Eusko Jaurlaritzak araututako deiturak dituzte, nahiz eta parrokien banaketa eliz banaketa izan eta ez geopolitikoa.

    Parrokia: Parrokiaren deiturari dagokio hertsiki, kokapen geografikorik gabe, horregatik, aurretik, gutxienez Herri bakoitzeko iragaztea komeni da.

    Data zehatza edo tartea: Sakramentu-erregistroaren datak, urtea edo urteen tartea, edo data jakina (uuuu-hh-ee) edo horien tartea.

    Sakramentua: Bataioa, Ezkontza edo Heriotza aukeratu.

    Signaturak: Gordailuan dauden osagaiei eta/edo erreprodukzioei dagozkie.
  • Kontsultarako laguntzak
    Zernahitarako komodinak
    • %(ehuneko hainbeste: Maius. teklak+%) edozein karaktere ordezkatzen du
    • tarte zuria: banaketa-barra) edozein karaktere ordezkatzen du
    • _ (marra baxua: Maius. Teklak+marra) karaktere bat ordezkatzen du

    Izen bat bilatzeko adibidea
    Izena: Juan edo Joan
    1. Abizena: Gonzalez edo Gonçalez edo Gonçales edo Gonsalez edo Gonsales

    Herrien eta entitate txikien deitura zaharren taulas
    Formularioak, gainera, Eusko Jaurlaritzak herrien eta beren entitate txikien deiturei dagokienez ezarritako aldaketen taula jasotzen du. Hau lagungarri izan daiteke beren grafian (adb.: Abadiano –Urkiola, orain Abadiño – Urkiola) nahiz beren berariazko deituran (Villaro, orain Areatza) aldaketa esanguratsuak izan dituzten herriak identifikatzeko.



    Herri, Entitate Txiki eta Parrokia iragazkiak
    Esparru honetan balioen zerrenda eskaintzen zaigu, nahi den herria, honen barnean entitate txikia eta, azkenik, dagokion parrokia aukeratzeko. Nahi izan ezkero, horietako bakoitzera zuzenean sar daiteke, aurrekotik iragazi gabe.

    Kontsulta aholkuak formularioan
    Edozein kontsultarako, hauek hartu behar dira kontuan:
    • Pertsonaren datuak
      >>Datuak ateratzea hitzez hitzekoa da. Datuen zatiren bat ondorioztatu badugu, kortxete artean jasoko dugu [gonzalez], baina horrek ez du eraginik bilaketan. Erregistro gehienak garaiari eta idatzi zituenaren akatsei zegokien gaztelaniazko grafiaz idatzita daude. Beraz, bilaketa egiteko, termino errazak edo horien zati bat erabiltzea komeni da, behar den guztietan, zernahitarako komodinak erabiliz.
      (Adibidez: Beitia bilatzeko, _ jarriko genuke B-ren ordez, hau da: _eitia)

      >>Bilaketetan, zernahitarako komodinak erabili, arazotsuak izan litezkeen letrak ordezkatzeko: b, v, i, y, j, x, s, z, c, h. Kontuan izan behar dugu beti grafiak aldatu egiten direla mendeetan zehar eta, ondorioz, izen edo abizen berdinentzat, adiera desberdinak egon daitezkeela, adar genealogiko, familia, e.a. bera izan arren.
      (Adibidea: Echevarria, Echebarria, Echebarrya, Hechebarria, Echeverria, Echabarria, etc.)
      (Adibidea: Gonzalez o Gonçalez o Gonçales o Gonsalez o Gonsales)


      >>Orokorrean, ez da emaitza onik lortuko gaurko irizpideen araberako datuak sartu ezkero.

      >>Bilaketetan ez erabili preposiziorik eta/edo artikulurik

      >>Hainbat konbinazio dago, patronimikoa izenaren ondoan agertzen zirelako, eta ez abizen bezala, edo alderantziz


      >>Azentuei buruzko arautegia 1741tik aurrera agertzen da (“Orthografia” argitalpena, Hizkuntzaren Errege Akademiaren lehenengo eskuliburua), aipatutako Akademia horrek, 600. urtetik aurrera argitaratutako gramatika desberdinen arabera, azentuak jartzeko irizpideak aldatu egin dituala kontuan hartuta.

      >>Sexua aukeratzea iragazki garrantzitsua da, kontzeptu honen arabera bereizten jakin edo bereizi nahi izan ezkero. Dena dela, Batzutan, agertzen ez delako edo irakurtezina delako, dokumentazioan datu hau egiaztatzerik ez dago.

    • Sakramentu-erregistroaren datuak
      >> Herri, Erakunde Txiki eta Parrokiarako, zerrenda osoa eskaintzen da nahi den datua aukeratzeko.

  • Kontsultaren emaitza

    Kontsultaren emaitza taula-laburpen erara agertzen da, pertsonari dagozkion funtsezko datuekin. Informazio gehiago behar izan ezkero, ikonoan klikatu daiteke, eta irudi digitalizatuan sartu nahi izan ezkero, ikonoan klikatu. Aukera honek AHEB-BEHAn sartzeko balio du bakarrik.



    Marrek (-----) datu hau ez dela dokumentazioan jasotzen adierazten dute.

    >> Bilaketaren emaitza behar bezalakoa izan bada, nahi diren datuak kontsultatzeaz gain, artxiboan eska ditzakezu datuok, bidezko eskakizunak betez.



    >> Bilatzen zabiltzana aurkitzen ez baduzu, honengatik izan daiteke:

    • Datuak ez dira zehaztasunez sartu. Bilaketa berria egin, eskaintzen dizkizugun aholku eta laguntzak kontuan hartuta, komodinak erabiliz edo daten tarteak murriztuz.
    • Datuak ez daude oraindik datu-basera iraulita, eta horregatik, datu zehatzak dituzun arren, emaitza ezin da egokia izan. Kasu honetan, “emaitzarik ez” sailean klikatu eta, jarraibideak kontuan hartuz, egin bidezko eskaera AHEB-BEHAri.
    • Bilatzen duzun pertsona horrek ez du inolako sakramenturik hartu Bilboko elizbarrutian, beraz, dagokion elizbarrutiaren artxibora jo behar duzu: : http://www.conferenciaepiscopal.es/diocesis/
    • Aukera guztiak agortu ondoren, beharrezko datu guztiak aurkitu ezin, gurekin harremanetan jarri: info@aheb-beha.org