|
ERABILTZAILEI BURUZKO INFORMAZIOA
- Erabiltzaileentzat zenbakiarekin/ikertzaile karnetarekin
Interneten bidez AHEB-BEHAko zerbitzuak atzitzeko posta elektronikoa eta babes-gakoa izan beharko duzu.
Zure datu-fitxan posta elektronikoa erregistratu baldin badago, Erabiltzaile erregistratua aukerak atzitu ahal egiten duzu eta babes-gakoa eskuratu edo zuk zeuk sartu gure zerbitzuak atzitzeko.
Zure datu-fitxan posta elektronikoa eman ezean “Izena eman HEMEN“ jo eta zure datuak berriro idatzi, ahaztu gabe zure posta elektronikoa eta erabiltzailearen babes-gakoa, pertsonal eta besterenezina. Sistemak bateragarritasunak bilatuko ditu eta zure erabiltzailearen zenbakia itzuliko dizu, zenbakia eta babes-gakoa bidaltzen posta elektronikora emandakoa.
Zuk nahi duzunean zure datuak alda ditzakezu. Datuen egiatasuna gomendagarria da zure eskabidearen premiei erantzuteko eta dokumentzio eskatutakoa iristarazteko.
Gogorarazten dizugu zure eskabide ONARPEN jasotzen itxaron beharko duzula zerbitzu eskatuak ordaintzeko.
- Erabiltzaile berrientzat
AHEB-BEHAri eskaerak egiteko, zeure datuak sartu behar dituzu “Erabiltzailearen datuak” formularioan. Bete beharreko esparruak daude, funtsezkoak dira-ta eskatutako dokumentazioa jasotzeko; dena dela, edozein unetan alda daitezke. Datuen egiazkotasuna komenigarria da, zure eskaerari egoki erantzun diezaiogun eta eskatutako dokumentazioa bidal diezazugun. Sakatu hemen erablitzaile barria izateko.
Datu pertsonalak
Datu pertsonalak, ikasketak, lanbidea eta zure ikerketa biltzen duen arloa sartu.
Sisteman sartzeko datuak
Lehentasunezko hizkuntza, zure posta elektronikoa eta erabiltzailearen klabea sartu. Klabe hau zure erabiltzaile zenbakiari lotuta egongo da eta sistemak berak emango dizu automatikoki (erabiltzaile berriak bakarrik). Erabiltzaile-zenbakia nahiz klabea pertsonalak eta transferiezinak dira.
Ikerketarako datuak
Ikerketaren hasiera-data sartu, ikerketa-gai bat aukeratu, eremu geografiko eta/edo kronologikoa eta ikerketa mota aipatu. Ikerketa-gaiari buruzko beste datu batzuk eta, nahi izan ezkero, argitalpenak sar daitezke.
Azkenik, pribatutasun-baldintzak onartu beharko dituzu eta AHEB-BEHAren ekintzei buruzko aldizkako informazioa posta elektronikoz jaso nahi duzun ala ez jakinarazi.
Pribatasun-baldintzak
Emandako datuak AHEB-BEHAren barne erabilerarako dira bakarrik. Datuen titularrek espreski baimendu behar dute beren datuen jasotzea, haien tratamendua eta AHEB-BEHAren barruan, zerbitzuak emateko beharrezkoak diren helburu eta ekintzak garatzeko, egin daitekeen datuen edozein komunikazio edo lagapen. Datuen Babeserako (LOPDAT) indarrean dagoen 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluaren arabera, datuen titularrek Lege Organiko horretan eta garapenerako arautegian onartutako sartze, zuzentze, baliogabetze eta kontrakotasun eskubideak gauzatu ahal izango dituzte. AHEB-BEHAk bidezkotzat jotzen dituen segurtasun arau eta neurri guztiak onartuko ditu, zerbitzuen erabilera ona eta konfidentzialtasuna bermatzeko, eta erabiltzaileen datuak babesteko. Erabiltzaileek beren onespena eman ahal izango dute AHEB-BEHAren ekintzen berri edo web orrialdearen eguneratzeak jasotzeko.
|